Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 64:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Mendearen hastapenetic guiçonac ez du ençun, beharriac ez du aditu, beguiac ez du ikusi, çutaz landan, oi Jaincoa, cer daducaçun aphainduric çure iguri daudenençat.

5. Bozcariotan denaren eta çucenari bere bidea ematen dioenaren aitzinera atheratu çare; çure bideetan orhoituren dira çutaz: samurtu çare; bekatu eguin guinduen; bethi bekatuan guinen, eta salbaturen gare.

6. Guiçon lohiac beçala eguinac gare guciac, eta gure eguinçac astagaizdunaren oihalac beçala dira; eta guciac erori gare hostoa iduri, eta gure tzarqueriec haiceac beçala eraman gaituzte.

7. Nihor ez da çure icenari dei eguiten daroenic, jaiquitzen eta çuri iritchiquitzen denic; gorde darocuçu çure beguithartea, eta çathicatu gaituçu gure tzarquerien indarraren azpian.

8. Eta orai, Jauna, çu çare gure aita; gu aldiz, lohi poci bat; çu çare gure eguilea, eta gu guciac çure escuetaco lanac.

9. Jauna, ez becedi borthizquieei samur, eta ez orhoit guehiago gure gaixtaqueriez; huna, beguira çaçu, çure populua gare guciac.

10. Çure sainduaren hiria mortu eguina da; Sion mortu eguina da, Jerusaleme deboilatua.

11. Gure sainduespeneco eta gure ospeco temploa, ceintan gure arbasoec laudatu baitzaituzte su-garren ondar eguina da, eta gure jauregui ederrenac pusquetan eroriac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 64