Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 62:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Guiçon-gaztea egonen da ecen nescatcha gaztearequin, eta çure umeac çu baithan egonen dira; eta senharrac bozcario içanen du bere andreaz, eta çure Jaincoac bozcario içanen du çutaz.

6. Çainac eçarri ditut, oi Jerusaleme, çure harrasien gainean; egun gucian eta gau gucian ez dira behinere ixilduren.

7. Oi çuec, Jaunaz orhoitzen çaiteztenac, ez beçaiztete ixil, ez beçaçue ixilic utz, gogor deçan arteo Jerusaleme, eta lurrean eçar deçan laudagarri.

8. Jaunac cin eguin du bere escuinaz eta bere besoco indarraz: Ala! ematen badiotet guehiago çure oguia hazcurri çure etsaiei, eta arrotz-semeec edaten badute çure nekeetaricaco arnoa!

9. Ecen oguia uztatzen dutenec, janen dute hura, laudatuz Jauna; eta arnoa eguiten dutenec, edanen dute ene lorio sainduetan.

10. Iragan çaituzte, iragan atheetaric, bidea populuari aphain dioçoçuete, celhai dioçoçuete bidea, ken harriac, eta populuei alcha eçagutzaria.

11. Huna Jaunac lurraren bazterretaraino adiaraci duela: Erroçue Siongo alabari: Huna çure salbatzailea heldu dela; huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.

12. Eta deithuco dituzte Populu saindua, Jaunac berrerosia. Çu aldiz deithuco çaituzte: Hiri errecastatua, eta behinere ez Utzia.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 62