Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 62:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sionen cariaz ez naiz ixilduren; Jerusalemen cariaz ez dut phausuric hartuco, haren prestua ilki dadien arteo argui bat beçala, eta haren salbatzailea bitz dadien arteo çuci bat beçala.

2. Jendaiec ikusiren dute çure prestua, eta erregue guciec çure salbatzaile ospetsua, eta deithuren çaituzte Jaunaren ahoac emanicaco icen berri batez.

3. Eta içanen çare Jaunaren escuan ospezco koro bat, eta çure Jaincoaren escuan erregue diadema bat.

4. Etzare guehiago deithuco Bazterrerat-utzia, eta çure lurra ez da guehiago deithuco Desmasiatua; bainan deithuco çare Ene-nahicaracoa, eta çure lurra Egoiliarduna; ceren Jaunac laket içan duen çure baithan, eta çure lurra egoiliarrez betheco baita.

5. Guiçon-gaztea egonen da ecen nescatcha gaztearequin, eta çure umeac çu baithan egonen dira; eta senharrac bozcario içanen du bere andreaz, eta çure Jaincoac bozcario içanen du çutaz.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 62