Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 61:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Alabainan ni naiz Jauna çucentasuna maite eta harrapaqueriaticaco holocausta higüin dudana, eta eguiaren gainean fincaturen ditut ene populuaren eguinçac, eta harequin joco dut bethirainoco batasun bat.

9. Eta jendaien erdian eçaguturen dute haren ganicaco iraulguia, eta populuen erdian haren ganicaco odola; ikusico dituzten guciec eçaguturen dituzte, ceren hequiec içanen baitire Jaunac benedicatu iraulguicoac.

10. Bozcario handitan bozturen naiz Jauna baithan, eta ene arima goiherez jauciren da ene Jaincoa baithan; ceren nauen jaunci salbamenduco soinecoz, eta çucentasunezco jaunciaz nauen inguratu, hala-nola jaun espos koroaz aphaindua; hala-nola andre espos bere urheriez berreguindua.

11. Ecen nola lurrac ekarcen baitu ninica, nola baratzeac ninicarazten baitu hacia; hala Jainco Jaunac ere jendaqui gucien aitzinean lorarazten ditu bere çucentasuna eta bere ospea.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 61