Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 6:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ocias erreguea hil den urthean, ikusi dut Jauna jarleku gora-gora batean jarria, eta haren azpian ciren gaucec bethetzen çuten temploa.

2. Jarlekuaren gainaldean xutic çauden serafinac: batec bacituen sei hegal, berceac berce sei; bi hegalez itzalcen çuten Jaunaren beguithartea, eta berce biez gueriçatzen haren oinac, eta berce biez hegaldacan çauden.

3. Eta batac berceari oihu eguiten çuten, eta erraten çuten: Saindu, saindu, saindua, armadetaco Jainco Jauna; haren ospeaz lurra bethea da gucia.

4. Eta oihu hortara, atheac gain-behera dardaratu dira, eta kez etchea bethe.

5. Eta erran içan dut: Çorigaitz niri ceren ixilic naicen egon; ceren naicen guiçon bat ezpainez lohia; eta ezpainac lohituac dituen populu baten erdian nago, eta armadetaco erregue Jauna ikusi dut ene beguiz.

6. Eta serafinetaric bat hegaldatu da ene gana, eta escuan çuen ikatz gorri bat, aldaretic suhatsequin hartu çuena.

7. Eta uquitu du ene ahoa eta erran: Huna non ikatzac uquitu darozquitzun ezpainac, eta içanen dira çure gaizquia kendua eta çure bekatua garbitua.

8. Eta aditu dut Jauna erraten: Cein igorriren dut? nor goanen çaicu? Eta ihardetsi dut: Huna ni, bidal neçaçu.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 6