Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 59:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta eguia ahancia guelditu da, eta gaizquitic guibelatu dena, harrapariari aguerian guelditu çaio; eta Jaunac ikusi du, eta gaizquia haren beguietara aguertu da, çucentasunic ez baita guehiago.

16. Eta guiçonic ez dela ikusi du; eta balditua nihor ez helduz, bere besoari dio lagunça galdatu, eta bere çucentasunac indar eman dio.

17. Çucentasuna jaunci du erredola beçala, eta salbamenduco casca haren buruan da; jaunci ditu aspercundeco soinecoac, eta bere gaitziduraz estali da capa batez beçala.

18. Aspercera abian da, bere etsaiei hasarrezco sariaren ematera, bere ixterbeguiei ordainaren eguitera; irlei ordaina diote bihurturen.

19. Eta mendebalecoac Jaunaren icenaren beldur içanen dire, eta iguzqui-sorthaldecoac haren ospearen, ethorrico denean hala-nola hibai muthiria, Jaunaren hatsac bolatzen duena;

20. Eta berrerosle bat ethorrico çaiotenean Sioni, eta tzarqueriatic bihurcen diren Jacoben umeei, dio Jaunac.

21. Hau da hequiequin eguinen dudan batasuna, dio Jaunac: Ene izpiritu çu baithan dena, eta ene hitz çure ahoan eçarri ditudanac, ez dire ilkico çure ahotic, ez-eta çure haurren ahotic, ez-etare çure haurren ganicaco haurren ahotic, dio Jaunac, oraidanic eta bethi guciraino.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 59