Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 59:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna non Jaunaren escua ez den laburtua, salba ahal ez içateco; eta haren beharria ez da gortua, ez aditzeco.

2. Bainan çuen gaizquiec berezgoa bat eguin dute çuen artean eta çuen Jaincoaren artean; eta çuen bekatuec gorde darotzuete haren beguithartea, ençun ez deçançat.

3. Alabainan kutsatuac dire çuen escuac odolez, eta çuen erhiac tzarqueriaz; çuen ezpainac gueçurrez minçatu dire, eta çuen mihiac tzarqueria derasa.

4. Nihor ez da çucembideari dei eguiten daroenic, ez-eta eguiaren arabera juiatzen duenic; bainan ezdeusquerian daducate beren sinhestea, eta hutsalqueriac dituzte erasten; gaitzaz ernaldu, tzarqueriaz erdi dire.

5. Aspicaren arrolceac atheratu eta armiarma-sareac eho dituzte; hilen da hequien arrolceetaric janen duena; eta hequietaric xitatzen bada, basilica sorthuco da.

6. Beren ehoquina ez dute soineco içanen, eta ez dire beren lanetic estalico; hequien lanac, lan alferrac dire, eta tzarqueriaco eguincaria da hequien escuetan.

7. Hequien oinec gaizquira laster eguiten dute, eta odol hobengabearen ixurcera higuitzen dire; hequien asmuac, asmu alferrac; xahupen eta çaphatzeac dire hequien bideetan.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 59