Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 59:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna non Jaunaren escua ez den laburtua, salba ahal ez içateco; eta haren beharria ez da gortua, ez aditzeco.

2. Bainan çuen gaizquiec berezgoa bat eguin dute çuen artean eta çuen Jaincoaren artean; eta çuen bekatuec gorde darotzuete haren beguithartea, ençun ez deçançat.

3. Alabainan kutsatuac dire çuen escuac odolez, eta çuen erhiac tzarqueriaz; çuen ezpainac gueçurrez minçatu dire, eta çuen mihiac tzarqueria derasa.

4. Nihor ez da çucembideari dei eguiten daroenic, ez-eta eguiaren arabera juiatzen duenic; bainan ezdeusquerian daducate beren sinhestea, eta hutsalqueriac dituzte erasten; gaitzaz ernaldu, tzarqueriaz erdi dire.

5. Aspicaren arrolceac atheratu eta armiarma-sareac eho dituzte; hilen da hequien arrolceetaric janen duena; eta hequietaric xitatzen bada, basilica sorthuco da.

6. Beren ehoquina ez dute soineco içanen, eta ez dire beren lanetic estalico; hequien lanac, lan alferrac dire, eta tzarqueriaco eguincaria da hequien escuetan.

7. Hequien oinec gaizquira laster eguiten dute, eta odol hobengabearen ixurcera higuitzen dire; hequien asmuac, asmu alferrac; xahupen eta çaphatzeac dire hequien bideetan.

8. Ez daquite baqueraco bidea, eta çucentasuna ez da hequien urhatsetan; makurcatuac dituzte beren bidexcac, eta bide hequien çaphatzen dabilanac ez daqui cer den baquea.

9. Horren gatic, urrundu da gutaric çucentasuna, eta çucembideac ez gaitu atzematen; arguia iguriquitzen, eta huna ilhumbeac; çohardura uste, eta ilhumbeetan gabilça.

10. Harrasia uquitu dugu itsuac iduri, eta haztaca haritu gare beguiric ez duena beçala; behaztopaca egüerditan haritu gare ilhumbeetan beçala; toqui ilhunetan gare hilac beçala.

11. Guciac gaudez harçac beçala marrumaz, usoac beçala currucaz; iguriquitzen guinduen çucembidea, eta ez da ethorri; salbamendua, eta urrundu da gutaric.

12. Alabainan gure tzarqueriac murrucatu dire çure aitzinean, eta gure bekatuec ihardetsi darocute; ceren gure gaixtaqueriac gurequin baitire; eta eçagutzen ditugu gure tzarqueriac,

13. Jaunaren contra eguin bekatu eta gueçurrac; eta ceihertu gare, gure Jaincoaren ondotic ez goateco, calomnia eta leguearen contraco eraunsen erabilceco; gueçurrezco solasac asmatu eta gure bihotzetic atheratu ditugu.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 59