Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 58:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Huna barur eguiten duçuela hauci eta escatima emateco eta ukarai-muloaz gogorqui hari çarete joca. Ez eguin baruric egungo eguna arteo beçala, çuen izcolac helaraciz gaineraino.

5. Nic nahi dudan barura hau othe da, guiçonac egun bat iduquitzea bere arima hestutua? burua pirrita bat beçala bihurricatzea? çakua eta hautsa bere gainean eçarcea? Hori deitzen duçue barura, eta Jaincoaren gogaraco eguna?

6. Nic nahi dudan barura ez othe da hau hobequi? Hautsatzu tzarqueriaren estecac, ken haxe lehergarriac, libro igor uztarriaren azpian ehoac daudicenac, eta sortha guciac hauts.

7. Çure oguitic hautsoçu gose denari; beharrac eta norat bil ez dutenac sarrarazquitzu çure etchean; norbait ikusico duçunean bilucic, estal çaçu; ez erdeina çure haraguia.

8. Orduan ilkiren da çure arguia hala-nola goiztiria; laster atheraturen da çure osagarria, eta çure çucentasuna çure aitzinean da ibiliren, eta Jaunaren ospeac çaitu bilduren.

9. Orduan eguinen dioçu dei Jaunari, eta Jaunac ençunen du; oihu eguinen duçu, eta erranen du: Huna non naicen. Çaphac kencen baditutzu çurequilacoen erditic, uzten dixiduzco erhi hedatzeac eta on ez diren hitz atheratzeac;

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 58