Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 58:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Gose denaren gainera ixurico duçunean çure bihotza, eta atsecabetan den arima escas duenaz betheco duçunean, çure arguia ilkico da ilhumbeen erdian, eta ilhumbeac içanen dire hala-nola egüerdi bethea.

11. Eta Jaunac emanen darotzu phausua bethi, eta bere dirdirez betheco du çure arima, eta libraturen ditu çure heçurrac; eta içanen çare baratze urztatu bat iduri, eta hala-nola ithurri bat, ceinaren urec ez baitute escas eguinen.

12. Eta çure toquietan asco mendez mortu egon lekuac etchez dira betheco, asco mendez ahanciricaco asentuac goitituren ditutzu, eta deithua içanen çare hesi-berritzailea, bidexquei baque-bihurçailea.

13. Baldin larumbat egunean bidaietaric beguiratzen baduçu çure oina; beguiratzen baçare ene egun sainduan çure nahicariaren eguitetic; larumbata deitzen baduçu egungoço, Jaunaren egun saindu eta ospetsua, eta ospatzen baduçu, çure urhatsac ez ditutzularic erabilcen, eta çure lehia ez delaric elhequetaco aurkitzen:

14. Orduan goço harturen duçu Jauna baithan, eta goraturen çaitut lurreco goratasunetaric goiti, eta haciren çaitu çure aita Jacoben primançaz; ecen Jaunaren ahoa da minçatu.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 58