Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 58:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Oihu eguiçu, ez bara; turuta beçala alcha çaçu boça; ene populuari eçagutaraz dioçotzu bere tzarqueriac, eta Jacoben etcheari bere bekatuac;

2. Ecic egunetic egunera bilhatzen naute, eta nahi dituzte ene bideac jaquin, çucenari bere bidea eman dioen, eta bere Jaincoaren leguea utzi ez duen populu batec beçala; galdatzen darozquidate çucenaren erabaquia eta Jaincoari nahi dute hurbildu.

3. Cergatic eguin dugu barur, eta çuc ez beguiratu? beheratu ditugu gure arimac, eta çuc ez jaquinarena eguin? Huna çuen barureco egunean aurkitzen dela çuen oldea, eta bilhatzen ditutzuela çuen çorduru guciac.

4. Huna barur eguiten duçuela hauci eta escatima emateco eta ukarai-muloaz gogorqui hari çarete joca. Ez eguin baruric egungo eguna arteo beçala, çuen izcolac helaraciz gaineraino.

5. Nic nahi dudan barura hau othe da, guiçonac egun bat iduquitzea bere arima hestutua? burua pirrita bat beçala bihurricatzea? çakua eta hautsa bere gainean eçarcea? Hori deitzen duçue barura, eta Jaincoaren gogaraco eguna?

6. Nic nahi dudan barura ez othe da hau hobequi? Hautsatzu tzarqueriaren estecac, ken haxe lehergarriac, libro igor uztarriaren azpian ehoac daudicenac, eta sortha guciac hauts.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 58