Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 57:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Athe guibelean, habearen guibelean eçarri dun hire orhoitgailua; ene aitzinean alchatu dun hire estalguia eta hire ganat hartu lohiqueriaco guiçona; çabaldu dun hire ohea; eta halacoequin eguin dun batasun; hequien ohea maithatu dun, eta ez dun gorde.

9. Erreguerençat hire burua gançugailuz aphaindu dun, eta usain goçoz bethe haiz; hire bidalquinac urrunera igorri ditun, eta aphaldu haiz ifernuetaraino.

10. Bidez-bide nekatu haiz; ez dun erran: Phausatuco naiz; hire eguincariez aurkitu dun bicitzecoa, eta ez dun othoitzic eguin.

11. Cer grinac joric beldurtu haiz? gueçur eguin baitun, ez baihaiz nitaz orhoitu, hire bihotzean gogoeta bat eguin ez baitun? Ahanci naun ceren nindagoen ixilic eta ikusten ez banu beçala.

12. Nic orotan eçagutaraciren dinat hire çucentasuna, eta etzaizquin baliatuco hire eguincariac.

13. Deihadar eguinen dunanean, hire gana bilduac ditunanec athera beheçate; eta haiceac eramanen ditu guciac, hats batec bolatuco ditu; aldiz ene baithan bere sinhestea duenac, içanen du lurreco primança, eta goraturen du ene mendi saindua.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 57