Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 57:17-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ene populuac, bere jaramanqueriaren tzarraz hasarrearaci nau, eta jo içan dut; gorde diot ene beguithartea, eta guelditu naiz gaitziduran; eta hura goan da bere bihotzeco bideetan curri.

18. Ikusi ditut haren bideac, eta sendatu dut, eta guibelerat erakarri eta sosegua bihurtu diotet hari eta hura deithoratzen çutenei.

19. Eta nic atheratu dut baquea, ene ahoco fruitua, baquea urrun denari eta hurbil denari, dio Jaunac, eta sendatu dut haina.

20. Gaixtaguinac dire ordean itsaso hasarre bat beçala, ceina jabal ez baititaque, eta haren uhinac lohiari çaflaca hari dire.

21. Gaixtaguinençat ez da baqueric, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 57