Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 57:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bidez-bide nekatu haiz; ez dun erran: Phausatuco naiz; hire eguincariez aurkitu dun bicitzecoa, eta ez dun othoitzic eguin.

11. Cer grinac joric beldurtu haiz? gueçur eguin baitun, ez baihaiz nitaz orhoitu, hire bihotzean gogoeta bat eguin ez baitun? Ahanci naun ceren nindagoen ixilic eta ikusten ez banu beçala.

12. Nic orotan eçagutaraciren dinat hire çucentasuna, eta etzaizquin baliatuco hire eguincariac.

13. Deihadar eguinen dunanean, hire gana bilduac ditunanec athera beheçate; eta haiceac eramanen ditu guciac, hats batec bolatuco ditu; aldiz ene baithan bere sinhestea duenac, içanen du lurreco primança, eta goraturen du ene mendi saindua.

14. Eta erranen dut: Eguiçue bide, emaçue bide, aldara çaitezte bidexcatic, poxeluac ken çatzue ene populuaren bidetic.

15. Ecen hau dio Guciz-Gorac, bethian egoten den Jainco handiac, saindua deitzen denac, leku gora eta sainduan dagonac, eta bihotz hautsi eta aphalarequin, bihotz aphalari eta bihotz hautsiari biciaren emateco:

16. Ez naiz bethi gathascan harico eta ez naiz azqueneraino samurrean egonen; ecen nic kencen dut bicia, nic ematen hatsa.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 57