Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 56:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea.

8. Dio Jainco Jaunac, Israeldic barraiatuac cirenac bilcen dituenac: Bilduco ditut oraino Israelen gana hari batu nahico direnac.      

9. Larreco abereac, oihaneco abereac, çatozte guciac puscaren irestera.

10. Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac.

11. Eta dira çakur ahalqueric batere gabeac, asea eçagutzen ez dutenac; arçainec berec adimendua cer den ez daquite; guciac ceihertu dira cein bere alde, bakotcha bere jaramanqueriari jarraiquiz, lehembicicotic azqueneraino.

12. Çatozte, har deçagun arnoa, gaiten bethe horditu arteo, eta nola baita egun, bihar ere hala içanen da, eta hainitz guehiago.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 56