Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 56:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco.

2. Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco

3. Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela.

4. Ecen hau dio Jaunac ebaquiençat: Beguiratzen badute larumbata, eta nic nahi dudanaz hautatzen badira, eta iduquitzen badute enequilaco patua,

5. Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 56