1. Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco.
2. Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco
3. Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela.
4. Ecen hau dio Jaunac ebaquiençat: Beguiratzen badute larumbata, eta nic nahi dudanaz hautatzen badira, eta iduquitzen badute enequilaco patua,
5. Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.
6. Eta arrotz-semeac, Jaunari iratchiquitzen direnac haren adoratzeco, eta haren icena maithatzen dutenac, haren cerbitzari jarceraino; ene larumbata beguiratuco duen edocein, ez haren lohitzeco, eta enequilaco patua daducana;
7. Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea.
8. Dio Jainco Jaunac, Israeldic barraiatuac cirenac bilcen dituenac: Bilduco ditut oraino Israelen gana hari batu nahico direnac.
9. Larreco abereac, oihaneco abereac, çatozte guciac puscaren irestera.
10. Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac.