Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 55:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco.

4. Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat.

5. Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu.

6. Aurki daitequeeno, bilha çaçue Jauna; dei eguioçue, hurbil deno.

7. Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar.

8. Ecen, dio Jaunac, ene gogoetac ez dira çuen gogoetac, ene bideac ez dira çuen bideac.

9. Alabainan lurretic cembat gora baitire ceruac, hambat ene bideac çuen bideetaric gora daude, eta ene gogoetac çuen gogoetetaric.

10. Eta nola uria eta elhurra cerutic jausten baitire, eta harat ez baitire guehiago itzulcen, bainan lurra urztatzen eta horditzen baitute, eta eraguiten baitiote, eta eraileari hacia eta jaleari oguia ematen;

11. Hala içanen da ene hitza, ene ahotic ilkico dena; ez da ene gana bihurturen hutsic, bainan eguinen du nic nahi içan dudan gucia eta bereaz atheraturen da nic igorcen dudan gaucetan;

12. Ecen bozcariotan ilkico çarete, eta baquean içanen çarete bidatuac; mendiec eta aldapec çuen aitzinean laudorioac dituzte cantaturen, eta toquico çuhamu guciac escu-çaflaca harico dire.

13. Içaia ethorriren da belhar-xutaren orde, eta arraiana handituren hausinaren orde; eta Jauna deithua içanen da hala-nola kenduco ez den bethirainoco eçagutzari bat.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 55