Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 54:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ecen dardaraturen dire mendiac, ikaraturen munhoac, bainan ene urricalmendua ez da çutaric guibelaturen, eta ene baquezco patua ez da kordocaturen, dio çure Jaun urricalmendutsuac.

11. Gaixottoa, phesiac ambildua, eta goçacariric gabea; huna non lerroca xuxenduren ditudan çure harriac, eta çafirren gainean jarriren ditut çure asentuac.

12. Jaspez eguinen ditut çure hazcargailuac, harri cicelatuz çure atheac, eta harri hautaz çure inguru gucia.

13. Jaunac arguituren ditu çure ume guciac, eta baqueric handienaz goçaturen dira çure semeac.

14. Çucenaren gainean jarriac içanen dira çure asentuac; urrun utzico ditutzu malçurqueria ceinaren beldurric ez baituçu içanen, eta icialdura mina hurbilduren ez baitzaitzu.

15. Huna non ethorriren çaitzun egoiliar enequin etzena; beihala çuretzat arrotz cena, çuri eratchiquiren da.

16. Huna, nic creatua da oficialea suan ikatzei haiceca eta bere oficioan tresna eguiten hari dena; eta nic creatu dut guiçon-hilçailea xahutzeco.

17. Edocein tresna çure contra eguina, ez da xuxen goanen; eta edocein mihi juiamendutan jaçarcen darotzuna, çuc juiaturen duçu hura. Horra, Jaunaren cerbitzarien çathia, eta hequien çucena ene baithan, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 54