Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 52:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bozcaria çaitezte Jerusalemgo mortuac, eta batean canta çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac oçacari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme.

10. Jaunac aguertu du bere beso saindua jendaqui gucien beguietara, eta lurreco eremu guciec ikusiren dute gure Jaincoa ganicaco salbatzailea.

11. Guibelerat! guibelerat! ilki çaitezte hortic, ez uqui lohitua; Jaunaren unciac ekarcen ditutzuenac, ilki çaitezte horren erditic, xahu çaitezte

12. Ceren ez baitzarete harramascan ilkico, ez-eta eguinahalca ihes goanen; ecic Jauna çuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jaincoac bilduren çaituztete.

13. Huna non ene cerbitzaria adigarriz içanen den bethea; handi, goretsi, guciz ospetsu içanen da.

14. Nola içan baitzare hainitzençat baldigarri, hala ospegabecoa içanen da guiçonen artean haren itchura, eta guiçasemeen artean haren ara.

15. Asco jendaqui urztaturen ditu erregueec haren aitzinean iduquiren dute beren ahoa; ecen haren berria içan ez dutenec ikusiren dute; eta hartazco aiphuric aditu ez dutenec, beguira egonen çaizco.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 52