Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 50:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Non da çuen amaren agueria, ceinarequin igorri baitut? edo cein da ene harcedurua, ceinari saldu baitzaituztet? Huna çuen gaizquien gatic salduac içan çaretela, eta çuen tzarquerien gatic igorri dudala çuen ama;

2. Ceren ethorri bainaiz, eta guiçon bat ez dut aurkitu; oihu eguin dut, eta nihor etzen ençuteco. Ene escua laburtu eta ttipitu othe da, berrerosteco ahalic ez içateco? edo libratzeco indarric ez othe dut? Huna non ene dixidu batez agorturen dudan itsasoa, leihor eguinen ditut hibaiac; arrainac ur escasez ustelduco eta egarriz hilen dira.

3. Ceruac ilhumbez itsuturen ditut, eta saku batez estaliren.

4. Jaunac eman darot mihi arguitu bat akitua denaren ene hitzaz hazcarcen jaquiteco; goicetic ernatzen du, goicetic ernatzen ene beharria, ençun deçadançat nausi bat beçala.

5. Jainco Jaunac idequi içan darot beharria; ni aldiz ez naiz enferratzen ez dut guibelerat eguin.

6. Ene gorphutza utzi daroet jotzen çutenei, ene mathelac biçarra atheratzen çarotadenei, eta ene beguithartea ez diotet aldaratu niri irain eta thu-eguileei.

7. Jainco Jauna da ene lagunçailea; hargatic ez naiz ahalquetan erori; hargatic aguertu dut ene beguithartea harri guciz gogor bat beçala, eta badaquit ez naicela ahalquetan erorico.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 50