Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 49:22-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Hau dio Jainco Jaunac: Huna non jendaietara hedaturen dudan escua; populuen beguietara goraturen dut ene eçagutzaria; eta çure semeac besoetan eta alabac soin gainean ekarriren dituzte.

23. Eta erregueac içanen dira çure unhidaita, eta erreguinac çure unhide; beguithartea lurrerat beheitituz, adoraturen çaituzte, eta çure oinetaco herrautsa milicaturen dute. Eta jaquinen duçu ni naicela Jauna, ceinaren ariaz ez baitira ahalquetan erorico ene iguri daudecenac.

24. Indardunari harrapaquina ken othe daquioque, edo hazcarraren escutaric itzurraraz othe daiteque atzeman duena?

25. Bainan hau dio Jaunac: Bada, indardunari kenduren çaio atzeman duena, eta itzurico da hazcarrari kendua: aldiz nic juiaturen ditut çu juiatu çaituztenac, eta nic salbaturen ditut çure semeac.

26. Çure etsaiei janaracico daroet ber-beren haraguia, eta limurretaz beçala hordituco dira beren odolaz; eta jaquinen du guiçonac ni naicela Jauna çu salbatzen çaituena, eta çure berreroslea, Israelgo hazcarra.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 49