Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 49:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.

17. Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.

18. Inguruan goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu; hauquiec oro bildu dire, ethorri dire çu gana; ene buruaz cin eguiten dut, dio Jaunac, horiez guciez aphainduco çarela edergailu batez beçala, eta andre espos batec beçala çure inguruan eçarrico ditutzula.

19. Ecen çure mortuac, eta eremuac, eta lur deboilatua, orai hestuegui içatera doaci egoiliarren ostearen handiz, eta çu iresten cintuztenac ihes urrun goanen dire.

20. Çure agortasunetic lekoraco semeec erranen dute oraino çure beharrietara: Enetzat hersieguia da toquia; leku eguidaçu, egon ahal nadiençat.

21. Eta çuc çure bihotzean erranen duçu: Norc amatu nau haur hauquiez, ni agor bilhacatua eta haurric eguiten ez nuena; ni ene herri aldetaric eramana eta gathibu? Norc haci ditu, ni utzia eta çurz içan-eta; eta non ciren hauquiec?

22. Hau dio Jainco Jaunac: Huna non jendaietara hedaturen dudan escua; populuen beguietara goraturen dut ene eçagutzaria; eta çure semeac besoetan eta alabac soin gainean ekarriren dituzte.

23. Eta erregueac içanen dira çure unhidaita, eta erreguinac çure unhide; beguithartea lurrerat beheitituz, adoraturen çaituzte, eta çure oinetaco herrautsa milicaturen dute. Eta jaquinen duçu ni naicela Jauna, ceinaren ariaz ez baitira ahalquetan erorico ene iguri daudecenac.

24. Indardunari harrapaquina ken othe daquioque, edo hazcarraren escutaric itzurraraz othe daiteque atzeman duena?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 49