Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 49:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Irlac, adi çaçue; urrungo populuac, çaudezte atzarriac: Jaunac deithu nau sorthu naicen aitzinetic; ene amaren sabeletic orhoitu da ene icenaz.

2. Eta eçarri du ene ahoa ezpata çorrotza iduri; bere escuco itzalaren azpian gueriçatu nau; eta iduqui nau gueci hautatu bat beçala; bere gueci-uncian gorde nau.

3. Eta erran darot: Ene cerbitzaria çare çu, Israel, ceren çutan ospaturen baitut ene icena.

4. Eta nic erran dut: Alferretan haritu naiz lanari; ariaric gabe eta hutsalquerian ahitu dut ene indarra; Jaunarequin dut beraz ene ikustecoa, eta ene Jaincoaren escuan da ene lana.

5. Eta orai Jaunac, bere cerbitzari ene amaren sabeletic eguin nauenac, erran du haren gana bihurraraz deçadan Jacob; eta Israel ez da bilduco; eta ni Jaunaren beguietan goretsia naiz, eta ene Jaincoa bilhacatu da ene indar.

6. Eta Jaunac erran du: Deus guti da ene cerbitzari içan çaitecen Jacoben leinuen eraiquitzeco eta Israelen ondarren bihurrarazteco: huna non eçarri çaitudan jendaien argui; içan çaitecençat ene ganicaco salbamendua lurraren buruetaraino.

7. Hau dio Jaunac, Israelen berrerosleac, haren sainduac, arbuiatua içan denari, populu gaitzetsiari, nausi direnen gathibuari: Erregueec ikusico çaituzte, buruçaguiac jaiquico dira eta adoratuco çaituzte Jauna gatic, ceren den cin bere aguincetan, eta Israelgo saindua gatic, ceinac baitzaitu hautatu.

8. Hau dio Jaunac: Ene gogaraco orduan ençun çaitut, eta salbamenduco egunean lagundu; çaindu çaitut eta eman populuarequilaco batasunaren ararteco, eraicaraz deçaçun lurra, eta goça primança irigoanac;

9. Eta estecan daudecenei erran dioçoçuten: Ilki çaitezte; eta ilhumbeetan direnei: Aguer çaitezte. Bide gaine-lan alhaturen dira, eta celhai gucietan içanen dira hequien alhapideac.

10. Ez dira ez goseturen, ez-eta egarrituren; beroac eta iguzquiac ez dituzte joco; ceren urricari dituenac hotsematen baitiote, eta ithur-uretan edaranen baititu.

11. Eta ene mendi guciac eçarrico ditut bide ordoqui, eta celhaituco ditut ene bidexca guciac.

12. Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 49