Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 48:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau adi çaçue, Jacoben etchea, Israelen icenaz deitzen çaretenac, eta Judaren uretaric ilkitzen çaretenac, Jaunaren icenaz cin eguiten duçuenac, eta Israelen Jaincoaz orhoitzen çaretenac, ez eguiaren, ez-eta çucenaren bidean;

2. Alabainan hiri sainduaren icenetic dakarte beren icena, eta bermatzen dira Israelgo Jaincoaren gainean, armadetaco Jauna baita haren icena.

3. Lehembicico gauçac ordudanic aitzinerat erran ditut, eta ene ahotic ilki dira, eta adiaraci ditut: bat-batean eguin ditut, eta ethorri dira.

4. Banaquien ecic mokorra çarela, çure lephoa burdinazco ciri bat dela eta çure copeta cobrezcoa.

5. Ordudanic aitzinerat erran darozquitzut gauçac, guerthatu diren baino lehen erakutsi darozquitzut, beldurraz-eta erran cineçan: Ene idolec eguin dituzte horiec; molde bernuçatu eta urthuec dituzte manatu horiec.

6. Aditu cintuen, ikusatzu guciac. Eta çuec, eçagutaraci ditutzue? Ordutic gauça berriac aitzinerat erran darozquitzut; eta badira oraino beguiratuac ez daquizquitzunac.

7. Orai dira eguinac, eta ez lehendanic; ez egun hau baino lehen, eta ez ditutzu aditu, beldurrez-eta erran cineçan: Huna nic eçagutzen nituela.

8. Ez ditutzu, ez aditu, ez eçagutu, ez-eta çure beharria etzen ordutic idequia; badaquit ecen hautsico duçula leguea, eta legue-hauslea çaitut çure amaren sabeletic deithu.

9. Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez.

10. Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 48