Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 47:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta orai hau adi çan, mimbera, eta gogoa çabalic bici hincena, hire bihotzari, erraten huena: Banaiz, eta nitaz berceric ez da; ez naiz alhargun jarrico, eta agortasuna ez dut eçaguturen.

9. Agortasuna eta alharguntasuna, horiec biac terrepentean eta egun batez ethorriren çaizquin gainera. Oro gainera erorico çaizquin, hire gaizquinquerien elemenia gatic, eta hire xarma-eguileen gogortasun gaitza gatic.

10. Hire tzarquerietan bahuen sinheste; erran dun: Ez da nihor ikusten nauenic. Hire çuhurciac eta jaquitateac, horiec haute enganatu. Eta hire bihotzean erran dun: Ni banaiz, eta nitaz landan ez da berce bat.

11. Gaitza ethorriren çain gainera, eta ez dun jaquinen nondic ilkitzen den; eta gainera erorico çain ecin jabalduco dunan çorigaitza; terrepentean ethorrico çain, eçagutu ez dunan erromeseria.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 47