Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 47:5-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Jar hadi ixil-ixila, eta ilhumbeetan sar hadi, Caldearren alaba; ecen ez haute guehiago deithuren erresumetaco erreguina.

6. Hasarretu içan naiz ene populuaren contra; gaitzetsi dut ene primança lohitua; arthiqui ditinat hire escuetara: ez ditun içan urricari; çaharren gainean gogorqui dorphetu dun hire uztarria.

7. Eta erran dun: Erreguinaturen naiz egun eta bethi; ez ditun hire bihotzari eman gauça hauquiec, eta ez haiz orhoitu hire azquen urhatsaz.

8. Eta orai hau adi çan, mimbera, eta gogoa çabalic bici hincena, hire bihotzari, erraten huena: Banaiz, eta nitaz berceric ez da; ez naiz alhargun jarrico, eta agortasuna ez dut eçaguturen.

9. Agortasuna eta alharguntasuna, horiec biac terrepentean eta egun batez ethorriren çaizquin gainera. Oro gainera erorico çaizquin, hire gaizquinquerien elemenia gatic, eta hire xarma-eguileen gogortasun gaitza gatic.

10. Hire tzarquerietan bahuen sinheste; erran dun: Ez da nihor ikusten nauenic. Hire çuhurciac eta jaquitateac, horiec haute enganatu. Eta hire bihotzean erran dun: Ni banaiz, eta nitaz landan ez da berce bat.

11. Gaitza ethorriren çain gainera, eta ez dun jaquinen nondic ilkitzen den; eta gainera erorico çain ecin jabalduco dunan çorigaitza; terrepentean ethorrico çain, eçagutu ez dunan erromeseria.

12. Athera hadi hire xarma-eguileequin eta hire gaizquinqueria gaztedanic erabili ditunan guciequin, ikusteco hean cerbait baliatuco çaizquinan, edo hean hazcarrago eguin haitaqueen.

13. Hire conseilu murruaren azpian erori haiz; aguer beitez eta salba beheçate ceru-usnaguinec, ceinac içarrei bera baitzauden eta hilabetheac kondatzen baitzituzten, hequien bidez errateco cer guerthatuco citzaunan.

14. Huna non eguinac diren lastoa iduri; suac erre ditu; beren arima ecen itzurraracico diote garrei, ez dira ikatzac, hequiez berotzeco, ez su bat, haren aitzinean jarceco.

15. Horra cer bilhacatu çaizquinan bermatu haicen gauça guciac; gaztedanic laket hintuen tratulari hequiec, errebelatu ditun cein bere bidean; bat ez dun hire salbatzeco.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 47