Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 47:12-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Athera hadi hire xarma-eguileequin eta hire gaizquinqueria gaztedanic erabili ditunan guciequin, ikusteco hean cerbait baliatuco çaizquinan, edo hean hazcarrago eguin haitaqueen.

13. Hire conseilu murruaren azpian erori haiz; aguer beitez eta salba beheçate ceru-usnaguinec, ceinac içarrei bera baitzauden eta hilabetheac kondatzen baitzituzten, hequien bidez errateco cer guerthatuco citzaunan.

14. Huna non eguinac diren lastoa iduri; suac erre ditu; beren arima ecen itzurraracico diote garrei, ez dira ikatzac, hequiez berotzeco, ez su bat, haren aitzinean jarceco.

15. Horra cer bilhacatu çaizquinan bermatu haicen gauça guciac; gaztedanic laket hintuen tratulari hequiec, errebelatu ditun cein bere bidean; bat ez dun hire salbatzeco.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 47