Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 46:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Noren idurico, noren bardin, noren erkide; nor beçalaco eguin nauçue?

6. Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.

7. Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.

8. Hortaz orhoit çaitezte eta ahalquetan gueldi; bihur çaitezte çuen baithara, legue-hausleac.

9. Orhoit bequizquitzue mende iraganac, ni naicela Jaincoa, ez dela berce Jaincoric, ez-eta ene iduricoric ez dela;

10. Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira;

11. Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut.

12. Adi neçaçue, bihotz gogorrecoac, çucembidetic urrun çaretenac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 46