Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 46:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Çahartu arteo eta ileac çuritu arteo ekarriren çaituztet neronec; nic eguin eta nic jasanen çaituztet; ekarrico çaituztet eta salbatuco.      

5. Noren idurico, noren bardin, noren erkide; nor beçalaco eguin nauçue?

6. Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.

7. Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.

8. Hortaz orhoit çaitezte eta ahalquetan gueldi; bihur çaitezte çuen baithara, legue-hausleac.

9. Orhoit bequizquitzue mende iraganac, ni naicela Jaincoa, ez dela berce Jaincoric, ez-eta ene iduricoric ez dela;

10. Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira;

11. Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut.

12. Adi neçaçue, bihotz gogorrecoac, çucembidetic urrun çaretenac.

13. Hurbilaraci dut ene justiciaren orena, ez du luçaturen, eta ene ganicaco salbamenduac ez du beranduren. Sionen eçarriren dut ene salbamendua eta Israelen ene ospea.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 46