Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 46:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bel puscatua içan da, Nabo xehacatua: hequien itchurac basabereen eta acienden itchurara eguinac dira; çuen haxeac phisu dorphecoac dira, leherceraino.

2. Erori eta çathicatu dira batean: eramailea ecin salbatu dute, eta hequien adoratzaileac gathibu goan dira.

3. Adi neçaçue, Jacoben etchea, eta çuec, Israelen etcheticaco ondar guciec, ceinac ene galçarrean jasan eta ene bihotzean ekarri baitzaituztet.

4. Çahartu arteo eta ileac çuritu arteo ekarriren çaituztet neronec; nic eguin eta nic jasanen çaituztet; ekarrico çaituztet eta salbatuco.      

5. Noren idurico, noren bardin, noren erkide; nor beçalaco eguin nauçue?

6. Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.

7. Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.

8. Hortaz orhoit çaitezte eta ahalquetan gueldi; bihur çaitezte çuen baithara, legue-hausleac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 46