6. Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.
7. Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena.
8. Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut.
9. Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?
10. Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?!
11. Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez.
12. Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.
13. Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.
14. Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.