Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 45:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic.

22. Lurraren bazterrac oro, ene gana bihur çaitezte, eta salbatuac içanen çarete, ceren ni bainaiz Jaincoa, eta berceric ez baita.

23. Cin eguin dut ene buruaz; çucembideco hitza ilki da ene ahotic, eta bihurturen ez da,

24. Belhaunac ene aitzinean lurra joco duela, mihiac ene icenaz duela cin eguinen.

25. Erranen du beraz: Jauna baithan dira ene çucentasuna eta ene ahala. Populuac haren ganat ethorrico dira, eta hari bihurri eguiten ciotenac ahalquetara içanen dira arthiquiac.

26. Israel ganicaco iraulgui gucia Jauna baithan içanen da çucençat atheratua eta laudatua.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 45