Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 45:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.

14. Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.

15. Çu çare eguiazqui Jainco gordea, Israelgo Jaincoa, salbatzailea.

16. Gueçur-orhatzaileac ahalquetan eta gorrituric erori dira guciac; ahalquea soinean goan dira batean.

17. Jaunac Israel salbatu du bethirainoco salbamenduz; etzarete menderen mendetaraino ahalquez gorrituren.

18. Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.

19. Ez naiz minçatu gordeca, lurreco toqui ilhun batean; ez daroet alferretan erran Jacoben umeei: Bilha neçaçue. Ni naiz Jauna, çucenaren arabera minço naicena, gauça çucenac irakasten ditudana.

20. Bil çaitezte, eta çatozte, eta batean hurbil çaitezte, jendaietaric salbatuac içan çaretenac; jaquingabeac dira çurezco molde eguiten, eta salbatzen ez duen jainco bati othoizca hari direnac.

21. Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic.

22. Lurraren bazterrac oro, ene gana bihur çaitezte, eta salbatuac içanen çarete, ceren ni bainaiz Jaincoa, eta berceric ez baita.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 45