Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 45:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers.

2. Ni goanen naiz haren aitzinean eta aphalduren ditut lurreco handi-mandiac; urraturen ditut cobrezco atheac eta çathicaturen burdinazco hagac.

3. Emanen darozquitzut gordeac diren aberastasunac, eta ixilicacoac aguertuco, jaquin deçaçun ni naicela Jauna, Israelgo Jainco, çu çure icenaz deithu çaitudana.

4. Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen.

5. Ni Jauna naiz, eta ez da berceric; nitaz landan ez da Jaincoric; nic guerricatu çaitut, eta ez ninduçun eçagutzen;

6. Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.

7. Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena.

8. Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut.

9. Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 45