Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 45:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers.

2. Ni goanen naiz haren aitzinean eta aphalduren ditut lurreco handi-mandiac; urraturen ditut cobrezco atheac eta çathicaturen burdinazco hagac.

3. Emanen darozquitzut gordeac diren aberastasunac, eta ixilicacoac aguertuco, jaquin deçaçun ni naicela Jauna, Israelgo Jainco, çu çure icenaz deithu çaitudana.

4. Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 45