Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 44:21-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Horietaz orhoit çaite, Jacob, eta çu, Israel, ceren ene cerbitzaria baitzare. Nic eguin çaitut; ene cerbitzaria çare, Israel, ez beneçaçu ahanz.

22. Eceztatu ditut çure tzarqueriac hedoi bat beçala, çure bekatuac lanho bat beçala; bihur çaite ene gana, ceren nic baitzaitut berrerosi.

23. Ceruac, lauda çaçue Jauna, ceren duen urricalpen atheratu; lurraren bazterrac, bozcarioz jauz çaitezte; mendiac, oihanac eta hango çuhaitzac, ocenda çatzue laudoriozco canticac, ceren Jacob berrerosi baitu Jaunac eta Israelen baithan eçarri baitu bere ospea.

24. Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin.

25. Nic hutsalcen ditut asmaguinen sendagailac, eta erhoarazten aztiac; nic kencen diotet tentua çuhurrei eta nic çoro atheratzen dut hequien jaquitatea.

26. Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac.      

27. Nic diot ondar-leceari: Huts hadi, eta agorturen ditiat hire leceac.

28. Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 44