5. Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:
6. Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat;
7. Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac.
8. Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa.
9. Huna non guerthatu diren erranac içan ciren lehembicicoac; berriac ere eçagutarazten ditut nic, adiaracico darozquitzuet guertha ditecen baino lehen.
10. Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac.
11. Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca.
12. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.
13. Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
14. Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.