Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 42:4-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ez da içanen ez gobel, ez nahasi, çucentasuna lurraren gainean jar deçan arteo; eta irlac haren leguearen iguri egonen dira.

5. Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:

6. Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat;

7. Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac.

8. Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 42