Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 42:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco.

19. Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria?

20. Çuc, hainitz ikusten duçunac, ez othe duçu cerbait iduquitzen? beharriac idequiac ditutzunac, ez othe duçu aditzen?

21. Eta Jaunac hau nahi içan du hunen sainduesteco, leguearen handiesteco eta goresteco.

22. Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guciac artean atzemanac aita presondeguietan sarthuac dira; arthiquiac dira norc biluz, eta nihor ez da horien atheratzeco; arthiquiac dira norc larru, aita nihor ez da errateco: Utzatzue.

23. Nor da çuen artean hau ençuten duenic, atzarria dagoenic eta beharria ematen duenic ethorcecoac diren gaucei?

24. Norc eman du Jacob larrutzera, Israel arthiqui deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, ceinaren alderat eguin içan baitugu bekatu? Eta ez dute nahi içan haren bideetan ibili, eta ez dute haren leguea ençun.

25. Eta Jaunac horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta guerla gogorra; eta inguru gucian erre du Israel, eta Israelec ez du eçagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 42