10. Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.
11. Huna, ahalcaturen eta gorrituren dira çuri gudu ematen darotzuten guciac; eta jaçarcen darotzuten guiçonac, ez balira beçala eguinen eta galduco dira.
12. Bilhatuco ditutzu çuri bihurcen çaizquitzun guiçonac, eta ez ditutzu kausituco: ez balira beçala eta xahutuac beçala içanen dira guiçon çuri guerla eguileac;
13. Ceren ni bainaiz çure Jainco Jauna, escutic harcen çaitudana eta erraten darotzudana: Ez içan beldur, nic laguncen çaitut.
14. Ez içan beldur, Jacob, harra beçala jarria çarena, eta çuec, Israelgo ume hilac beçala çaretenac; nic lagundu çaitut, Israel, dio Jaunac; eta çure berreroslea, Israelgo saindua da.