Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 41:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Irlac ixil beitez ene ençuteco; jendaiec berri beçate beren indarra; eta hurbil beitez, eta orduan minça; juiamendutara sar gaitecen elkarrequin.

2. Norc eraiqui du prestua iguzqui-aldetic, eta norc deithu du bere ondotic? Haren aitzinean populuac eman eta erregueac azpiratu, populuac haren ezpatari herrautsa beçala eman eta erregueac haiceac derabilan lastoa beçala haren arrambelari azpiratu ditu.

3. Eta hequiei jarraiquitzean, iragan da, haren oinec eguin bidexcaric ez baita agueri.

4. Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena.

5. Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira.

6. Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari!

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 41