Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 40:8-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzac bethiren bethi du iraunen.

9. Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa!

10. Huna çuen Jainco Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi içanen da. Huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.

11. Arçainac beçala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsac, eta bere galçarrera hartuco ditu; berac ekarrico ditu ardi ernariac.

12. Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac?

13. Norc lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor içatu da haren conseilari, eta irakatsi dio?

14. Norequin egotu da asmutan? norc arguitu du, eta norc erakutsi dio çucembidea, era irakatsi jaquitatea, eta erakutsi umotasuneraco bidea?

15. Jendaiac xorta suilan beçala ikusiac dira, izpia balancetan beçala huna irlac herrauts xehea iduri.

16. Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat.

17. Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan.

18. Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue?

19. Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?

20. Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.

21. Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?

22. Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;

23. Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac.

24. Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 40