Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 40:19-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?

20. Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.

21. Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?

22. Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;

23. Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac.

24. Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.

25. Eta noren idurico, noren bardin eguin nautzue? dio Sainduac.

26. Beguiac goiti ematzue, eta ikusaçue norc eguin dituzqueen ceruac; norc daraman molçoan hequietaco armada, eta guciac deitzen dituen beren icenez, bakar bat guibelerat guelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz.

27. Nolaz dioçu, Jacob, nolaz erasten duçu, Israel: Ene bicia gordea da Jaunarençat, eta ene Jaincoac ez daduca ene juiatzeaz arduraric?      

28. Ez othe daquiçu, edo ez othe duçu aditu? Jauna da egundainoticaco Jaincoa, lurraren eremuac eguin dituena; ez nekatzen, ez beharcen ez dena, eta haren çuhurcia ecin-barrenduzcoa da.

29. Harec ematen dio nekatuari calipu, eta ahituac direnei berhatzen dute bihotza eta indarra.

30. Nekatuco dira haurrac eta akituco, eta gazteac herbalduretan erorico dira.

31. Bainan beren phesquiça Jaunaren baithan daducatenec, berrituren dute indarra; arranoac beçala harturen dituzte hegalac; lasterca goanen dira, eta ez nekatuco; ibilico dira, eta ez hebainduco.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 40