Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 40:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sosega çaite, sosega, ene populua, dio çuen Jaincoac.

2. Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain.

3. Mortuan oihuz dagoenaren minçoa: Aphain çaçue Jaunaren bidea, çucent çatzue mortuan gure Jaincoaren bidexcac.

4. Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac.

5. Eta aguerturen da Jaunaren ospea; eta edocein guiçonec ikusiren du Jaunaren ahoa dela minçatu.

6. Dioenaren minçoa: Oihu eguic. Eta ihardetsi dut: Cer eguinen dut oihu? Edocein haragui belhar dela, eta haren ospea landetaco lore bat.

7. Belharra ihartu da eta lorea erori, ceren Jaunaren hatsac gainera buhatu baitu. Populua da cinez belharra;

8. Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzac bethiren bethi du iraunen.

9. Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa!

10. Huna çuen Jainco Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi içanen da. Huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.

11. Arçainac beçala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsac, eta bere galçarrera hartuco ditu; berac ekarrico ditu ardi ernariac.

12. Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac?

13. Norc lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor içatu da haren conseilari, eta irakatsi dio?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 40