Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 39:4-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Isaiasec erran çuen: Cer ikusi dute çure etchean? Eta Ecequiasec ihardetsi çuen: Ene etchean diren gauça guciac ikusi dituzte; ene kutchetan ez da içan gauçaric horiei erakutsi ez daroeztedanic.

5. Eta Isaiasec erran çaroen: Adi çaçu armadetaco Jaunaren hitza:

6. Huna non ethorrico diren egunac, aita çure etchean diren gauça guciac, eta çure arbasoec orai arteo bildu dituztenac Babilonara eramanac içanen dira: ez da deusere gueldituren, dio Jaunac.

7. Eta çure ganic ilkico diren, çuc bicia emanicaco semeetaric eramanac içanen dira, eta ebaqui Babilonaco erregueren jaureguian içanen dira.

8. Eta Ecequiasec ihardetsi çaroen Isaiasi: Çucena da erran duçun Jauna ganicaco hitza. Eta erran çuen oraino: Ene egunetan bederen iraun beçate baqueac eta eguiac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 39