Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 37:7-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Huna non hats bat emanen diodan gainera, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta bere lurrean erorraracico dut ezpataren azpira.

8. Errabsaces aldiz itzuli cen, eta atzeman çuen Asiriarren erregue Lobnaren guducatzen hari cela; aditu çuen ecic Laquistic goana cela.

9. Eta Asiriarren erreguec aditu çuen Tharacaz, Ethiopiaco erreguez, erraten çutela: Ilki da çuri gudu ematera. Hori aditu çuenean, berri-eramaileac igorri ciozcan Ecequiasi, cioelaric:

10. Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme.

11. Huna, aditu dituc Asiriarren erregueec eguin diozcatenac oro, xahutu dituzten lur guciei; eta hi itzuriren ahal haiz?

12. Jendaietaco jaincoec atheratu othe dituzte ene arbasoec xahutu dituztenac, Goçam, eta Haram, eta Erreseph, eta Edenen ume Thalasarren cirenac?

13. Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, eta Anaco, eta Abaco erregue?

14. Eta Ecequiasec barri-ekarleen escutic hartu cituen gutunac, eta iracurtu cituen, eta igan cen Jaunaren etchera; eta Ecequiasec hedatu cituen Jaunaren aitzinean.

15. Eta Ecequiasec Jaunari othoitz eguin cioen, erraten çuelaric:

16. Armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, querubinen gainean jarria çaudena; çu çare lurreco erresuma orotaco Jainco bakarra; çuc eguin ditutzu ceru-lurrac.

17. Ukur-çaçu, Jauna, çure beharria, eta adi çaçu; çabal çatzu, Jauna, çure beguiac, eta ikusaçu; eta adi çatzu Senaqueribec Jainco biciaren burhoztatzeco igorri solasac guciac.

18. Alabainan eguia da, Jauna, Asiriarren erregueec mortu eguin dituztela lurrac, eta hequietaco herrialdeac.

19. Eta suari eman diozcate hequietaco jaincoac; alabainan etziren jainco, bainan-bai çur eta harri, guiçonen escuetaco lanac; eta puscacatu dituzte.

20. Eta orai, gure Jainco Jauna, salba gaitzatzu haren escutic; eta lurreco erresuma guciec eçagut beçate, çu bakarra çarela Jauna.

21. Eta Amosen seme Isaiasec Ecequiasen gana bidali çuen, cioelaric. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Asiriarren erregue Senaqueriben gainean çuc othoiztuaz,

22. Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.

23. Nori arthiqui dioc escarnio? nori arthiqui burho? noren contra alchatu duc minçoa, goititu hire beguietaco hampurusqueria? Israelgo sainduaren contra.

24. Hire muthilen ahoz escarnio Jaunari dioc arthiqui, eta erran içan duc: Ene orga-lasterren ostearequin igan naiz mendien bizcarrera, Libanen cascoetara: ebaquiren ditut hango cedro gorac eta hango içai hautac, eta sarthuren naiz haren muthurraren gain-gainera, haren Carmeleco oihanera.

25. Nic eguin dut cilhoa, eta nic edan ura; eta ene oinaren hatzac agortu ditu ixtunetaco erreca guciac.

26. Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco.

27. Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 37