Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 37:33-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco.

34. Cein bidez ethorri, hartaz itzulico da, eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac.

35. Eta gueriçaturen dut hiri hau, salba deçadan ene gatic eta ene cerbitzari Dabiden gatic.

36. Bada, Jaunaren ainguerua ilki cen, eta Asiriarren campetan jo cituen bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta goicean jaiquitzean, hara guciac gorphutz cirela.

37. Eta Senaquerib Asiriarren erregue ilki cen eta goan, eta bihurtu cen eta Niniban egotu cen.

38. Eta guerthatu cen, temploan adoratzen çuelaric Nesroc bere jaincoa, Adramelequec eta Sarasarrec, bere semeec, jo çutela ezpataz; eta Ararateco lurrera ihes eguin çuten; eta haren orde, erreguinatu cen Asarhadon haren semea.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 37