Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 37:30-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen duçu eçagutzari: Aurthen jan çaçu bere baitharic sorcen dena, heldu den urthean fruituetaric bici çaite; hirugarren urthean, berriz, erain çaçue eta uzta, landa çatzue mahastiac eta jan hequien fruituetaric.

31. Judaren etchetic salbatu ditaqueenac eta guelditu denac, erroac arthiquiren ditu beherean eta fruituac ekarrico ditu gainean;

32. Ecen Jerusalemetic ilkico dira ondarrac, eta Siongo menditic salbamenduco adarra: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.

33. Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco.

34. Cein bidez ethorri, hartaz itzulico da, eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac.

35. Eta gueriçaturen dut hiri hau, salba deçadan ene gatic eta ene cerbitzari Dabiden gatic.

36. Bada, Jaunaren ainguerua ilki cen, eta Asiriarren campetan jo cituen bederatzitan hogoi eta borz mila guiçon. Eta goicean jaiquitzean, hara guciac gorphutz cirela.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 37