Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 37:22-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.

23. Nori arthiqui dioc escarnio? nori arthiqui burho? noren contra alchatu duc minçoa, goititu hire beguietaco hampurusqueria? Israelgo sainduaren contra.

24. Hire muthilen ahoz escarnio Jaunari dioc arthiqui, eta erran içan duc: Ene orga-lasterren ostearequin igan naiz mendien bizcarrera, Libanen cascoetara: ebaquiren ditut hango cedro gorac eta hango içai hautac, eta sarthuren naiz haren muthurraren gain-gainera, haren Carmeleco oihanera.

25. Nic eguin dut cilhoa, eta nic edan ura; eta ene oinaren hatzac agortu ditu ixtunetaco erreca guciac.

26. Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco.

27. Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala.

28. Banaquizquian hire egon-leku, hire sar-ilki, hire sepha çoroac ene contra.      

29. Fhuliaca hindabilanean ene contra, hire hampurusqueriaren burrumba igan duc ene beharrietara. Eçarrico daiat beraz muthurreco bat sudur-mizpiretan, cabrestua ahoan, eta ethorri haicen bideaz eramanen haut guibelerat.

30. Bainan çuretzat, Ecequias, hau içanen duçu eçagutzari: Aurthen jan çaçu bere baitharic sorcen dena, heldu den urthean fruituetaric bici çaite; hirugarren urthean, berriz, erain çaçue eta uzta, landa çatzue mahastiac eta jan hequien fruituetaric.

31. Judaren etchetic salbatu ditaqueenac eta guelditu denac, erroac arthiquiren ditu beherean eta fruituac ekarrico ditu gainean;

32. Ecen Jerusalemetic ilkico dira ondarrac, eta Siongo menditic salbamenduco adarra: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.

33. Horren gatic, Jaunac hau dio Asiriarren erreguez: Ez da hiri huntara sarthuco, eta ez du hunat gueci bat arthiquico, eta erredola ez da huntaz nausituco, eta hunen inguruan hersgailuric ez du alchatuco.

34. Cein bidez ethorri, hartaz itzulico da, eta hiri huntan ez da sarthuco, dio Jaunac.

35. Eta gueriçaturen dut hiri hau, salba deçadan ene gatic eta ene cerbitzari Dabiden gatic.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 37